martes, 12 de abril de 2011

4. ATAZA (3): FORMULARIOA SORTU ETA BLOGEAN TXERTATU

Prestatu duzuen galdetegia Google Docs-en formulario bihurtzeko hemen duzue tutoriala.

Google Docs-en formulario bat sortu


Blogean txertatu entzumena jarduera osatzeko.




Baina zer da Google Docs?

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau? Zertarako balio du? 
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Interneten espazio bat eskeintzen digu on-line-nen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Dokumentuak interneten daude, ez gure ordenagailuan,  eta hortxe bertan lantzen dugu. Dokumentu horiek nahi ditugun pertsonekin konpartitu ahal ditugu; horrek esan nahi du pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera dokumentu bera. Interesgarria, ezta?


Zer egin ahal dugu Google Docs aplikazioarekin?

  • Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal dituzue. 
  • Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzu (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak eta Galdetegiak). 
  • Gero argitaratu ahal dituzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
  • Eta gainera, igo ditugun edota sortu ditugun dokumentu horiek konpartitu ahal ditugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dituzte. Elkarlana bultzatzeko oso tresna baliogarria da

Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:



Hasteko, zuen datuak jasotzeko Google Docs-en egindako dokumentu bat konpartitu dugu zuekin eta elkarrekin editatuko dugu.
Hona hemen, Google Docs erabiltzeko tutorialak

4. ATAZA (2): AUDIO ARTXIBOA LANTZEKO ARIKETA/GALDETEGIA SORTU

Gaurko saioan, aurrekoan hasitako entzumena jarduera amaituko dugu.
Aurreko saioan, entzumena lantzeko audio artxiboa (audioa edo bideoa) topatu zenuten eta blogean txertatu. Hemen duzue tutoriala.

Baina zer eskatuko diezue ikasleei testuaren ulermena ziurtatzeko? Zer nahi duzue landu? (ikusi aurreko posta)
Horretarako word dokumentu bat prestatu duzue.  Baina blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. 

Zer egingo dugu? Google Docs aplikazioa erabili:
  • word dokumentua Google Docs-era igo eta blogean txertatu
  • word dokumentuan daukagun galdetegiari Formulario interaktiboaren formatoa eman eta blogean txertatu

miércoles, 6 de abril de 2011

4. ATAZA: OIR, ESCUCHAR Y ENTENDER: ENTZUMENA LANTZEKO JARDUERA BAT DISEINATU

Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.


Irudiaren kreditua

Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
    - zer entzun: audioak topatu
    - zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.


 Non topatu audioak?
  • Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:

Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
        Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

        Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:

        Entzumena froga

        Entzun eta galderak erantzun

        Ikusi bideo hau

        3. ATAZA: ERABILTZAILE BERRIAK EGIN ETA KOMENTARIOAK KUDEATU

        Bloga baduzue. Batzuk erabiltzen hasi zarete jadanik. Zorionak guztioi! Bide berria zabaldu duzue. Agian, hasieran, zaila egingo zaizue, baina denboraz oso motibagarria gertatuko zaizue, eta amaieran ezinbestekoa izango da zuentzat. IKTek atxikipena sortzen dute. Hemendik gutxira guztiak blog-zale amorratuak!

        Blogaren kudeaketarrkin amaitzeko gaur bi prozedura ikasiko dugu:
        • komentarioak zelan egin eta kudeatu
        • blogaren erabilera ezarri: nortzuek irakur dezakete (publiko/pribatua) eta nortzuek idatz dezakete (erabiltzaile berriak sortu)
        Horretarako "configuración" delako atalean sartuko gara eta azpiatal hauek aztertuko ditugu: "básico", "comentarios", "archivo", "permisos".