martes, 12 de abril de 2011

Baina zer da Google Docs?

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau? Zertarako balio du? 
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Interneten espazio bat eskeintzen digu on-line-nen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Dokumentuak interneten daude, ez gure ordenagailuan,  eta hortxe bertan lantzen dugu. Dokumentu horiek nahi ditugun pertsonekin konpartitu ahal ditugu; horrek esan nahi du pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera dokumentu bera. Interesgarria, ezta?


Zer egin ahal dugu Google Docs aplikazioarekin?

  • Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal dituzue. 
  • Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzu (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak eta Galdetegiak). 
  • Gero argitaratu ahal dituzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
  • Eta gainera, igo ditugun edota sortu ditugun dokumentu horiek konpartitu ahal ditugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dituzte. Elkarlana bultzatzeko oso tresna baliogarria da

Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:



Hasteko, zuen datuak jasotzeko Google Docs-en egindako dokumentu bat konpartitu dugu zuekin eta elkarrekin editatuko dugu.
Hona hemen, Google Docs erabiltzeko tutorialak

No hay comentarios: