Mostrando entradas con la etiqueta audioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta audioa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 11 de mayo de 2011

martes, 10 de mayo de 2011

AUDIO ARTXIBOA BLOGEAN TXERTATU

Aurreko saioan audio artxiboa grabatu zenuten. Gaur, hasteko, artxibo hori internetera igoko duzue (DiveShare-ra) eta blogean txertatuko duzue

Horretarako hemen duzue tutorial pare bat:







miércoles, 4 de mayo de 2011

AUDACITY: GRABATZEKO ETA EDITATZEKO PROGRAMA BAT

Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat: Benedettiren omenaldirako grabatutako poema bat.







Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta testu bat (poema, ipuina, berri bat...), kasu honetan poema bat,  grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

  • Audacity erabiltzeko hemen ikus dezakezue Lourdes Barrosoren tutoriala, oso argia eta zehatza.
  • Grabatu eta gero internetera igotzeko eta blogean txertatzeko hemen duzue tutorial pare bat:





Prest zaudete?

MINTZAMENA LANTZEKO 1. JARDUERA: 1, 2, 3, grabatzen, grabatzen....

Gaurko saioan hurrengo atazara pasatuko gara: mintzamena lantzeko lehenengo jarduera diseinatzeaHorrela agertzen zen ikastaroaren egitarauan:

1. Jarduera:
        • Podcast  (poema, berria, ipuina, elkarrizketa, azalpena...) sortu: grabagailu digitalak, Audacity… ,internetera igo (DiveShare…) eta blogean txertatu.
        • Bideo-ipuina, bideo-poema, bideo-erreportaia… sortu:  grabatutako audioa, Movie Maker edizio programa eta YouTubera igo, blogean txertatu.

Denbora guztian, bi mailaetan lan egingo dugu:
  • maila didaktikoan: zer planteatu ikasleei (zein teztu/genero mota, zein egoeretan, zelan gidatu lana, zelan ebaluatu...)
  • eta maila teknologikoan: zelan grabatu audio artxiboa bat (podcast) eta zelan txertatu blogean
Lan hau egiteko 2 saio erabiliko ditugu. Saio hauetan guk zuekin mintzamena lantzeko burutuko dugun jarduera zuek  gero ikasleekin egin ahal duzuen simulazioa izango da.
Gaurko lana, bereziki, Audacity programa maneiatzea izango da,  badakizue... "egiten ikasten da".
Zuek, orain, ikasleak izango zarete. Poema bat grabatu beharko duzue. Gero musika txertatuko dugu eta editatu. Azkenengo pausua da internetera zelan igo eta blogean zelan txertatu.

Zuen txanda da!

Orain, irakasle moduan, beste mailan ere aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan trebatu , zelan  gidatu prozesua (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa). Hurrengo post batean honetaz erreferntzia gehiago eskeiniko dizkizuegu.

Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
  • Averroes Institutuko mintzamena lantzeko blog bat: En voz alta 
  • Urrunera joan barik, entzun ezazue Kareaga Gokikoa eskolan, pasa den ikasturtean, irakasle batek hirugarren zikloko ikasleekin egindako irratsaioa.

miércoles, 6 de abril de 2011

4. ATAZA: OIR, ESCUCHAR Y ENTENDER: ENTZUMENA LANTZEKO JARDUERA BAT DISEINATU

Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.


Irudiaren kreditua

Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
    - zer entzun: audioak topatu
    - zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.


 Non topatu audioak?
  • Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:

Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
        Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

        Hona hemen holako jardueren adibide batzuk: