martes, 10 de mayo de 2011

BIDEO BAT SORTU MOVIE MAKER ERABILIZ

Aurreko saioan poema bat grabatu zenuten. Gaurko saioan poema horri irudiak ipiniko dizkiogu, hau da, poema irudietan birsortuko duzue. Horretarako Movie Maker programa erabiliko duzue

Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
  • guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...).
  • edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. 
Bigarren aukera izango da gaur erabiliko duguna. Poemak adierazten dituen sentimendu eta emozioak islatzen dituen argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta grabatutako audio artxiboa (poema) txertatu. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.
    Hau guztia egiteko hemen topa dezakegu Isidro Vidalek egindako tutoriala; hemen prozesua pausuz pausu azaltzen da. Educ@contic atarian, DidacticaTIC atalean ere oso bideotutorial ona ikus dezakezue.

    Hona hemen, adibide bat



    Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
    • "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
    • edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu. Horretarako tutorial hau jarraitu

    No hay comentarios: