miércoles, 4 de mayo de 2011

MINTZAMENA LANTZEKO 1. JARDUERA: 1, 2, 3, grabatzen, grabatzen....

Gaurko saioan hurrengo atazara pasatuko gara: mintzamena lantzeko lehenengo jarduera diseinatzeaHorrela agertzen zen ikastaroaren egitarauan:

1. Jarduera:
        • Podcast  (poema, berria, ipuina, elkarrizketa, azalpena...) sortu: grabagailu digitalak, Audacity… ,internetera igo (DiveShare…) eta blogean txertatu.
        • Bideo-ipuina, bideo-poema, bideo-erreportaia… sortu:  grabatutako audioa, Movie Maker edizio programa eta YouTubera igo, blogean txertatu.

Denbora guztian, bi mailaetan lan egingo dugu:
  • maila didaktikoan: zer planteatu ikasleei (zein teztu/genero mota, zein egoeretan, zelan gidatu lana, zelan ebaluatu...)
  • eta maila teknologikoan: zelan grabatu audio artxiboa bat (podcast) eta zelan txertatu blogean
Lan hau egiteko 2 saio erabiliko ditugu. Saio hauetan guk zuekin mintzamena lantzeko burutuko dugun jarduera zuek  gero ikasleekin egin ahal duzuen simulazioa izango da.
Gaurko lana, bereziki, Audacity programa maneiatzea izango da,  badakizue... "egiten ikasten da".
Zuek, orain, ikasleak izango zarete. Poema bat grabatu beharko duzue. Gero musika txertatuko dugu eta editatu. Azkenengo pausua da internetera zelan igo eta blogean zelan txertatu.

Zuen txanda da!

Orain, irakasle moduan, beste mailan ere aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan trebatu , zelan  gidatu prozesua (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa). Hurrengo post batean honetaz erreferntzia gehiago eskeiniko dizkizuegu.

Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
  • Averroes Institutuko mintzamena lantzeko blog bat: En voz alta 
  • Urrunera joan barik, entzun ezazue Kareaga Gokikoa eskolan, pasa den ikasturtean, irakasle batek hirugarren zikloko ikasleekin egindako irratsaioa.

No hay comentarios: