EGITARAUA

B06 BERRITZEGUNEA                            2010-2011 Ikasturtea
Gizarte-Hizkuntza Eremua             

HIZKUNTZAK LANTZEN IKTen LAGUNTZAZ IKASTAROA
URIBARRI BHI   Hiru Hizkuntzetako Departamentuak                  
Eskola 2.0 BHko ikastetxe guztietara helduko da datorren ikasturtean eta honek eskatzen du irakasleen berezko prestakuntza. Azkenengo urteetan ikastetxe gehienetan IKTen inguruko prestakuntza burutu duzue baina oso orokorra izan da eta kasu gutxietan soilik arloko alde didaktikoak landu dira. Hau dela eta, oinarrizko prestakuntza tekniko hau jaso ondoren, gure asmoa da IKTen erabilera hizkuntzen didaktikarekin zuzenean garatzea oinarrizko gaitasunak eta batez ere, Komunikazio Gaitasuna hobetzeko.
Ikastaroaren dinamika guztiz praktikoa izango da: Hizkuntzen trebeziak garatzeko atazak landu IKTen aplikazioak erabiliz.
Kasu honetan, 7 saio (14 ordu) direnez, trebezi guztiak  ezin dira landu. Zuek lehentasuna eman diozue ahozko hizkuntzari, beraz horrela geratuko zen gure lan-plan

LAN- PLANAren PROPOSAMENA (7 saio)

1.   Bloga Bat sortu: (2 saio)
·       GMail kontu bat sortu
·       Blog bat sortu Blogger erabiliz
·       Blogaren erabilera aztertu eta finkatu


4.   Entzumena: jarduera bat diseinatu (2 saio)
·       Audio-artxiboak (podcast)  eta bideoak blogean txertatu
·       Ariketak sortu horren inguruan (formulario interaktiboa, fitxa, txantiloia, mapa kontzeptualak…)

5.   Mintzamena eta Elkarreragina: jarduera bi diseinatu (3 saio)
·      1. Jarduera:
        • Podcast  (poema, berria, ipuina, elkarrizketa, azalpena...) sortu: grabagailu digitalak, Audacity… eta internetera igo (DiveShare…)
        • Bideo-ipuina, bideo-poema, bideo-erreportaia… sortu:  grabatutako audioa, Movie Maker edizio programa eta YouTubera igo
·       2. Jarduera:
        • Ahozko aurkezpenak egiteko tresna lagungarri bartzuk ezagutu (power point/Google Docs aurkezpenak, Glogster, Denboraren lerroak, Google maps…)
        • Landu behar duzuen gai bati buruz Glog bat sortu: testu, irudiak, audio eta bideoa txertatu.