Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas

miércoles, 6 de abril de 2011

3. ATAZA: ERABILTZAILE BERRIAK EGIN ETA KOMENTARIOAK KUDEATU

Bloga baduzue. Batzuk erabiltzen hasi zarete jadanik. Zorionak guztioi! Bide berria zabaldu duzue. Agian, hasieran, zaila egingo zaizue, baina denboraz oso motibagarria gertatuko zaizue, eta amaieran ezinbestekoa izango da zuentzat. IKTek atxikipena sortzen dute. Hemendik gutxira guztiak blog-zale amorratuak!

Blogaren kudeaketarrkin amaitzeko gaur bi prozedura ikasiko dugu:
  • komentarioak zelan egin eta kudeatu
  • blogaren erabilera ezarri: nortzuek irakur dezakete (publiko/pribatua) eta nortzuek idatz dezakete (erabiltzaile berriak sortu)
Horretarako "configuración" delako atalean sartuko gara eta azpiatal hauek aztertuko ditugu: "básico", "comentarios", "archivo", "permisos".

miércoles, 23 de marzo de 2011

2. ATAZA: GURE LEHENENGO POST-a IDATZI

Espazio bat zabaldu dugu interneten ikasleei zuzendua. Oraintxe berau elikatzeko unea heldu zaigu.
Hasteko ure ikasleei blogaren aurkezpena egin: nor zara, ikastetxearen erreferentzia, zertarako erabiliko duzun, haien partaidetza...
Post honetan, idazteaz gain ondoko elementuak agertu beharko dira:
  • kanpoko web gune batekiko esteka bat
  • irudi bat, sarreraren edukia osatzeko edota azaltzeko
Amaitzen duzunean, etiketak ipini eta posta argitaratu.
    Ataza hau gauzatzeko, hona hemen, laguntzazko tutoriala

    miércoles, 16 de marzo de 2011

    ZER DIRA BLOGAK?

    Hasi baino lehenago blogeei burzko oinarrizko informazio ezagutu beharko duzue.
    Hona hemen gaurko saioan erabiliko dugun aurkezpena: