miércoles, 18 de mayo de 2011
bIDEO FROGA
Publicado por
Irene Gonzalez
en
7:55
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
miércoles, 11 de mayo de 2011
Puedo escribir los versos más tristes esta noche
Hona hemen Pablo Nerudaren poema bat
Entzun poema hau eta
Entzun poema hau eta
Publicado por
Irene Gonzalez
en
7:11
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
martes, 10 de mayo de 2011
BIDEO BAT SORTU MOVIE MAKER ERABILIZ
Aurreko saioan poema bat grabatu zenuten. Gaurko saioan poema horri irudiak ipiniko dizkiogu, hau da, poema irudietan birsortuko duzue. Horretarako Movie Maker programa erabiliko duzue
Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.
Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
Hona hemen, adibide bat
Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.
Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
- guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...).
- edo irudiekin bideo antzeko bat montatu.
Hona hemen, adibide bat
Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
- "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
- edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu. Horretarako tutorial hau jarraitu
Publicado por
Irene Gonzalez
en
13:52
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
bideoa,
movie maker,
tutorialak
AUDIO ARTXIBOA BLOGEAN TXERTATU
Aurreko saioan audio artxiboa grabatu zenuten. Gaur, hasteko, artxibo hori internetera igoko duzue (DiveShare-ra) eta blogean txertatuko duzue
Horretarako hemen duzue tutorial pare bat:
Horretarako hemen duzue tutorial pare bat:
Publicado por
Irene Gonzalez
en
12:45
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
domingo, 8 de mayo de 2011
You tube-tik mp3-tara!
You tubeko bideo bat mp3 artxibo batean bihurtu nahi baduzue, hona hemen aukera bat, ppt-n azaltzen dena, oso erraza, guztiz dohainik eta instalaziorik gabe; hori bai, iragarkiez beteta!
Publicado por
Seandlight
en
11:03
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
mp3artxiboa,
you tube
miércoles, 4 de mayo de 2011
AUDACITY: GRABATZEKO ETA EDITATZEKO PROGRAMA BAT
Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat: Benedettiren omenaldirako grabatutako poema bat.
Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta testu bat (poema, ipuina, berri bat...), kasu honetan poema bat, grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

- Audacity erabiltzeko hemen ikus dezakezue Lourdes Barrosoren tutoriala, oso argia eta zehatza.
- Grabatu eta gero internetera igotzeko eta blogean txertatzeko hemen duzue tutorial pare bat:
Prest zaudete?
Publicado por
Irene Gonzalez
en
3:53
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
MINTZAMENA LANTZEKO 1. JARDUERA: 1, 2, 3, grabatzen, grabatzen....
Gaurko saioan hurrengo atazara pasatuko gara: mintzamena lantzeko lehenengo jarduera diseinatzea. Horrela agertzen zen ikastaroaren egitarauan:
Denbora guztian, bi mailaetan lan egingo dugu:
Orain, irakasle moduan, beste mailan ere aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan trebatu , zelan gidatu prozesua (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa). Hurrengo post batean honetaz erreferntzia gehiago eskeiniko dizkizuegu.
Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
1. Jarduera:
- Podcast (poema, berria, ipuina, elkarrizketa, azalpena...) sortu: grabagailu digitalak, Audacity… ,internetera igo (DiveShare…) eta blogean txertatu.
- Bideo-ipuina, bideo-poema, bideo-erreportaia… sortu: grabatutako audioa, Movie Maker edizio programa eta YouTubera igo, blogean txertatu.
Denbora guztian, bi mailaetan lan egingo dugu:
- maila didaktikoan: zer planteatu ikasleei (zein teztu/genero mota, zein egoeretan, zelan gidatu lana, zelan ebaluatu...)
- eta maila teknologikoan: zelan grabatu audio artxiboa bat (podcast) eta zelan txertatu blogean
Lan hau egiteko 2 saio erabiliko ditugu. Saio hauetan guk zuekin mintzamena lantzeko burutuko dugun jarduera zuek gero ikasleekin egin ahal duzuen simulazioa izango da.
Gaurko lana, bereziki, Audacity programa maneiatzea izango da, badakizue... "egiten ikasten da".
Zuek, orain, ikasleak izango zarete. Poema bat grabatu beharko duzue. Gero musika txertatuko dugu eta editatu. Azkenengo pausua da internetera zelan igo eta blogean zelan txertatu.

Zuen txanda da!
Orain, irakasle moduan, beste mailan ere aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan trebatu , zelan gidatu prozesua (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa). Hurrengo post batean honetaz erreferntzia gehiago eskeiniko dizkizuegu.
Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
- Averroes Institutuko mintzamena lantzeko blog bat: En voz alta
- Urrunera joan barik, entzun ezazue Kareaga Gokikoa eskolan, pasa den ikasturtean, irakasle batek hirugarren zikloko ikasleekin egindako irratsaioa.
- Irrati baten betste adibide bat: Ibaizabal BHIko Bolintxu Irratia
- Gandasegi LHIko 6. mailako ikaseleek Berritsuen txokoa audioblogean irakurritako liburuei buruzko erreseinak argitaratzen dituzte.
- DBH 1. ziklorako Entrevista a una starlette Webquesta, eta ikasleek grabatutako audioak.
Publicado por
Irene Gonzalez
en
3:44
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
audioa,
mintzamena
martes, 12 de abril de 2011
4. ATAZA (3): FORMULARIOA SORTU ETA BLOGEAN TXERTATU
Prestatu duzuen galdetegia Google Docs-en formulario bihurtzeko hemen duzue tutoriala.
Google Docs-en formulario bat sortu
Google Docs-en formulario bat sortu
Publicado por
Irene Gonzalez
en
13:19
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
entzumena,
formularioak,
google docs
Baina zer da Google Docs?
Zer da Google Docs? Ezagutzen duzue aplikazio hau? Zertarako balio du?
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Interneten espazio bat eskeintzen digu on-line-nen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Dokumentuak interneten daude, ez gure ordenagailuan, eta hortxe bertan lantzen dugu. Dokumentu horiek nahi ditugun pertsonekin konpartitu ahal ditugu; horrek esan nahi du pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera dokumentu bera. Interesgarria, ezta?
Zer egin ahal dugu Google Docs aplikazioarekin?
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:
Hasteko, zuen datuak jasotzeko Google Docs-en egindako dokumentu bat konpartitu dugu zuekin eta elkarrekin editatuko dugu.
Hona hemen, Google Docs erabiltzeko tutorialak

- Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal dituzue.
- Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzu (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak eta Galdetegiak).
- Gero argitaratu ahal dituzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
- Eta gainera, igo ditugun edota sortu ditugun dokumentu horiek konpartitu ahal ditugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dituzte. Elkarlana bultzatzeko oso tresna baliogarria da
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:
Hasteko, zuen datuak jasotzeko Google Docs-en egindako dokumentu bat konpartitu dugu zuekin eta elkarrekin editatuko dugu.
Hona hemen, Google Docs erabiltzeko tutorialak
Publicado por
Irene Gonzalez
en
13:10
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
google docs
4. ATAZA (2): AUDIO ARTXIBOA LANTZEKO ARIKETA/GALDETEGIA SORTU
Gaurko saioan, aurrekoan hasitako entzumena jarduera amaituko dugu.
Aurreko saioan, entzumena lantzeko audio artxiboa (audioa edo bideoa) topatu zenuten eta blogean txertatu. Hemen duzue tutoriala.
Baina zer eskatuko diezue ikasleei testuaren ulermena ziurtatzeko? Zer nahi duzue landu? (ikusi aurreko posta)
Baina zer eskatuko diezue ikasleei testuaren ulermena ziurtatzeko? Zer nahi duzue landu? (ikusi aurreko posta)
Horretarako word dokumentu bat prestatu duzue. Baina blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu.
Zer egingo dugu? Google Docs aplikazioa erabili:
Publicado por
Irene Gonzalez
en
13:08
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
entzumena,
google docs,
jarduerak
miércoles, 6 de abril de 2011
4. ATAZA: OIR, ESCUCHAR Y ENTENDER: ENTZUMENA LANTZEKO JARDUERA BAT DISEINATU
Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.

Non topatu audioak?
Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:

Irudiaren kreditua
Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
- zer entzun: audioak topatu
- zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.
Non topatu audioak?
- Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
- EITB (Telebista)
- EITB (Irratia)
- HIRU.com Mediateka
- HABE Ikasbil. Entzungoa
- HABE Ikasbil. Bideoak
- Dokumentu honetan hainbat baliabide biltzen ditu Maribi Apraizek. Sartu eta arakatu.
- Beste dokumentu honetan erderaz lan egiteko beste helbide batzuk ere topa daitezke
- Agenda Web
- YouTube
Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:
- Estrategias para trabajar la comprensión oral
- Hizkuntza Gaitasunaren barruan, Entzumena Dimentsioa ebaluatzeko adierazleak
- Ebaluazio Diagnostikorako prestatutako item liberatuak
- DBH curriculumeko entzumenarekin bereziki zerikusia duten ebaluazio irizpideak
Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:
- Miren Linazaren Audioescucha bloga
- Ricardo Martinezen Fonoteca Escolar
- Carlos Diezen Comprensión wikia
Publicado por
Irene Gonzalez
en
10:56
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
audioa,
ebaluazio irizpideak,
entzumena,
podcast
Entzumena froga
Publicado por
Irene Gonzalez
en
8:20
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
3. ATAZA: ERABILTZAILE BERRIAK EGIN ETA KOMENTARIOAK KUDEATU
Bloga baduzue. Batzuk erabiltzen hasi zarete jadanik. Zorionak guztioi! Bide berria zabaldu duzue. Agian, hasieran, zaila egingo zaizue, baina denboraz oso motibagarria gertatuko zaizue, eta amaieran ezinbestekoa izango da zuentzat. IKTek atxikipena sortzen dute. Hemendik gutxira guztiak blog-zale amorratuak!
Blogaren kudeaketarrkin amaitzeko gaur bi prozedura ikasiko dugu:
- komentarioak zelan egin eta kudeatu
- blogaren erabilera ezarri: nortzuek irakur dezakete (publiko/pribatua) eta nortzuek idatz dezakete (erabiltzaile berriak sortu)
Horretarako "configuración" delako atalean sartuko gara eta azpiatal hauek aztertuko ditugu: "básico", "comentarios", "archivo", "permisos".
Publicado por
Irene Gonzalez
en
3:23
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
baimenak,
blog,
komentarioak
miércoles, 23 de marzo de 2011
2. ATAZA: GURE LEHENENGO POST-a IDATZI
Espazio bat zabaldu dugu interneten ikasleei zuzendua. Oraintxe berau elikatzeko unea heldu zaigu.
Hasteko ure ikasleei blogaren aurkezpena egin: nor zara, ikastetxearen erreferentzia, zertarako erabiliko duzun, haien partaidetza...
Post honetan, idazteaz gain ondoko elementuak agertu beharko dira:
Hasteko ure ikasleei blogaren aurkezpena egin: nor zara, ikastetxearen erreferentzia, zertarako erabiliko duzun, haien partaidetza...
Post honetan, idazteaz gain ondoko elementuak agertu beharko dira:
- kanpoko web gune batekiko esteka bat
- irudi bat, sarreraren edukia osatzeko edota azaltzeko
Publicado por
Irene Gonzalez
en
5:03
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
miércoles, 16 de marzo de 2011
1. ATAZA: GURE LEHENENGO BLOGA SORTU
Gaurko saioan bakoitzak blog bat sortuko du. Horretarako Blogger web orrira joango gara eta gmail kontuaren datuekin (erabiltzailearen izena eta pasahitza) sartuko gara ("acceder"). Lehenengo urratsak emateko ona hemen tutoriala:
Bloggerrek diseinurako aukera berriak eskeintzen dituenez, Txantiloi Diseinatzeko oinarrizko tutorial hau lagungarria gerta daiteke.
Alejandro Valeroren blogean beste tutorial hau topatu dugu. Oso zehatza da.
Bloggerrek diseinurako aukera berriak eskeintzen dituenez, Txantiloi Diseinatzeko oinarrizko tutorial hau lagungarria gerta daiteke.
Alejandro Valeroren blogean beste tutorial hau topatu dugu. Oso zehatza da.
Publicado por
Irene Gonzalez
en
4:15
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
blogak,
informazioa,
tutorialak
ZER DIRA BLOGAK?
Hasi baino lehenago blogeei burzko oinarrizko informazio ezagutu beharko duzue.
Hona hemen gaurko saioan erabiliko dugun aurkezpena:
Hona hemen gaurko saioan erabiliko dugun aurkezpena:
Publicado por
Irene Gonzalez
en
4:04
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
adibideak,
blog,
informazioa
ZER DAKIGU WEB 2.0ari BURUZ?
"Irudi bat mila hitzak baino gehiago balio duela" esaten denez, hona hemen Educastur (Asturias Komunitateko Hezkuntza Web gunea) kideok egindako bideo labur bat. Hemen ikastaroan zehar aipatu eta erabiliko ditugun hainbat tresnak agertzen dira. Oso egokia da lehenengo kontaktoa izateko eta, horrez gain, bideo bera ere web 2.0aren erabilpen eredu on bat dugu.
Hau ikusi ondoren gai honekiko zuen aurrezagupenak eta esperientziak azalarazteko bete itzazue inkesta hau
Publicado por
Irene Gonzalez
en
4:03
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
informazioa,
inkestak,
web 2.0
Ongi etorri Ikastaro honetara

Hauxe da aurreikusi dugun egitaraua.
Publicado por
Irene Gonzalez
en
3:51
0
comentarios

Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
egitaraua,
informazioa,
mintegiaren egunerokoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)